XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen, zera esan dut, EG-an idazle askok idatzi zuela.

Nik dakidalarik, garrantzitsuenetako bat falta zen zerrenda hartan: Koldo Mitxelena.

Arrazoia? Auskalo! Baina, ziur aski, Mitxelenak oinak beti lurrean ipinita izan zitueneko zioan bilatu behar dugu, Zaitegi kixoterik haundiena zen bitartean Mitxelenak pragmatismoa baitzuen atsegin.

Mitxelena Irigaray eta Arrue-rekin batera Egan ateratzen hasi zen, delakoan.

Eta EG-ak egunak zenbatuta zituen.

Alderdi honetatik begiratuta, Zaitegik literatur eragilearena bete zuen.

Piztu egin zuen garaiko labea... eta opil goxoak eskaini zizkigun bere aldizkariaren bitartez.

Hala ere, ez dut uste ERAGILE GISA Mitxelenaren mailara iristen denik, Mitxelenari Egan ez ezik baita gaurreguneko euskal literaturaren egoera itxaropentsua zor baitiogu.

Zer gertatzen da, ordea, LITERATURGILE BEZALA.

Zaila da, oso zaila, Mitxelenaren gisako gizon baten literatur meritua mugatzea, neurtzea.

Bera izan da, ene ustez, euskal literaturak inoiz eman duen gizonik baliotsuena (Batasunaren Kutxa eta Euskal Idazleen Zina, X.Z eta B.B).

Baina, nik uste, meritu hori lehen aipatutako eragin horretatik datorkio, eta ez hainbeste bere lan literarioengatik.